Espainiako gerra zibila euskal herrian
Espainiako gerra zibilak 3 urte iraun zituen, 1936-tik 1939-ra. Baina euskal herri barruan urte bat, 1936-tik 1937-ra.
Gauzak horrela, 1936ko uztailaren 17an Francisco Franco jenerala Melillan Errepublikaren aurka altxa zenean, harekin bat egin zuen Iruñean zegoen Mola jeneralak eta nafar errekete karlistek. Araban ere, Jose Luis Oriol lurjabe karlistak, bere botereaz baliatuz, altxamenduaren alde jarri zuen ia herrialde osoa. Bizkaia errepublikaren alde agertu zen eta Gipuzkoan zalantza uneak izan ziren hasiera batean. Horrela, laster Hego Euskal Herria bitan zatitu zen.